Mendizale Astea atzo bukatu zen Bazkideen Egunarekin eta ostiralean, argazki lehiaketako sarituak aukeratu zituzten. Iosa Moreno izan zen saritua, mendia eta paisaia gaiari dagokionean. Maria Mamerta Agirrerena izan zen, berriz, argazkirik onena Hernani gaitzat hartuta. Jenni Ibañezek bilduma hoberena aurkeztu zuen eta argazki herrikoienaren saria Juan Jose Iturriozek jaso zuen. Argazki herrikoiena aukeratzeko, 15 parte hartzaileren argazkiak aukeratu ziren eta bertaratutakoek bozkatu zuten onena.
Web orria martxan,
eta haurrei dominak
Sari banaketaren aurretik, irteeretan parte hartu duten gaztetxoei dominak banatu zizkieten, besteak beste, eta ondoren, Mendiriz Mendiren web orri berria aurkeztu zuten: www.mendirizmendi.com.
Azken hiru urteetan bezala, Mendizale Astea arrakastatsua izan dela azaldu dute antolatzaileek. Esaterako, 100 lagun inguru elkartu ziren astelehenean.