Herriko hainbat elkarte, eskola, erakunde eta herritarrek ekimen desberdinak antolatu dituzte euskeraren egunaren bueltan eta azaroaren 30ean lasterketa antolatu dute; Euskaraz bizi nahi dut lasterketa.
Urbieta kaletik abiatuko da 16:00etan eta 3 urtetik gora, mailaka banatuta, luzera ezberdinetako lasterketak izango dira.
Prezioari dagokionean, 18 urtetik gorakoek 5 euro ordaindu beharko dituzte; gainerakoentzat dohainik izango da. Izen ematea zabalik dago hilaren 27ra arte: dobera@dobera.com, 943 33 27 99 edo Larramendi 11.
Kamixeta salgai
Euskaraz bizi nahi dut kamixetak salgai daude 5 euroan.