Paul Ojuel eta Eneko Aizpitarte Ohorezko Mailara bueltatu dira berriz, larunbatean Gipuzkoako Txapelketako finalerdia irabazi ostean. Espero baino errazago irabazi zioten Intxurreko bikoteari: 22-12. Bikote hernaniarrak partidu ederra jokatu zuen, baina azken orduko bajak ere lagundu zien. Izan ere, Intxurreko Altuna aurrelariaren ordez, Elustondo aritu zen eta ez zuen ezer egiterik izan Ojuel fresko eta inspiratuaren aurrean. Aizpitartek bikain eutsi zion Intxurreko atzelariaren kolpeari. Asteburuan finala jokatuko dute.
Lopez eta Altuna, kanpo
Lopez eta Altuna seniorrek, berriz, galdu egin zuten eta azken fasea jokatzetik kanpo geratu dira.
Bestalde, Cisneros eta Rodriguez jubenilek irabazi egin zuten eta aukera badute azken fasea jokatzeko. Eta Pagola-Lazkano kadeteek ere irabazi egin zuten. Bi partidu bakarrik geratzen zaizkie sailkapen fasea bukatzeko.