Infantil taldea prestatzeko, bilera etzi

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 17a, 01:00

Hernaniko JOCC taldea, infantil mailako taldea prestatze lanean hasia da eta asteartean bilera deitu du. 2000/2001ean jaio eta txirrindularitza praktikatu nahi duten neska-mutilei zabaltzen diete deialdia. 18:00etan izango da, JOCC elkartearen egoitzan (Latsunbe berri 42, Transpacar). Entrenamenduak astearte eta ostegunetan izango dira, 17:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!