Gobernu Taldeak zoriondu egin ditu hernaniarrak erraustegiaren inguruan lortu den akordioa dela eta: «Aste honetan, Zubietan aurreikusita zegoen errauste plantaren proiektua bertan behera geratzeko akordio garrantzitsua iragarri du Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak, obra egitekoa zuten enpresekin akordioa lortu ondoren.
Hernaniko Udal Gobernuak herria zoriondu nahi du. Denon ahaleginari esker, hamar urte baino gehiagoz Gipuzkoan izan dugun mehatxua desagerrarazi dugulako. Hamarnaka mila herritarren eskariei erantzunez egindako apustu politikoaren emaitza da, milaka herritarren garaipena, guztiok egindako lanaren garaipena.
`Zero Zabor´ dugu helburu eta oraindik egiteko asko dugun arren, ezin uka bide onean goazela».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!