Bertako eta atzerritik etorritako 28 familiak elkar ezagutzeko pausoa emango dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 17a, 01:00

Bertako eta atzerritik etorritako familiak elkar hobeto ezagutzeko eta elkarrengana gerturatzeko helburuarekin, Bizilagunak ekimena antolatu dute gaur Hernanin, Amher eta SOS Arrazakeria elkarteek. Familia horiek, elkarrekin bazkalduko dute harremana sen­dotzeko. Denera, 28 familiak egin dute bat ekimenarekin, hau da, 14 bazkari egingo dira.
Bigarren aldiz egingo da ekimena Hernanin. Iaz, 20 familia elkartu ziren.
Hernanin ez ezik, Gipuz­koa osoan eta Bizkaian eta Araban ere egingo dute. Gipuzkoan, 160tik gora familiak eman dute izena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!