Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Naziaorteko Eguna da eta hainbat ekintza antolatu dituzte datozen egunetan, Udaleko Berdintasun Sailak eta Txoko Feministak.
Asteartean, Palabras hitzezko tratu txarrei buruzko antzezlana izango da eta asteazkenean, zine foruma La Estrella pelikularekin. Estrella da protagonista eta zoriontsu eta libre izateko duen eskubidea azalduko da pelikula honetan. Ostiralean, hitzaldia emango dute Ainhoa Agirreazaldegi eta Uxue Alberdi bertsolariek. Bertsolaritza eta feminismoaz ariko dira. Eta larunbatean, autodefentsa ikastaroa antolatu dute.
Ekintza gehiago ere izango dira azaroko azkeneko astean. Eta 25ean bertan, kontzentrazioa egingo dute eraso sexisten aurka.
Bertso eskola feministan izen ematea, zabalik
Emakumeentzako Jabetze Eskolen barruan, Bertso eskola feminista ikastaroa antolatu dute eta izen ematea zabalik dago. Ikastaroa azaroaren 29an hasiko da eta abenduaren 6 eta 13an jarraituko du (17:00-21:00). Prezioa, 12 euro. Izena, azaroaren 27ra arte eman daiteke: 943 33 70 17 edo maialen-a@hernani.net.
EGITARAUA
Azaroak 19, asteartea
20:00, ‘Palabras’ antzerkia Biterin.
Azaroak 20, asteazkena
18:00, ‘La Estrella’ zineforuma Biterin. Gazteleraz. Solasaldia, Belén Carmonarekin (filmaren gidoilarietako bat eta liburuaren egilea).
Azaroak 22, ostirala
18:00, Ainhoa Agirreazaldegi eta Uxue Alberdi bertsolarien hitzaldia, bertsolaritza eta feminismoari buruz, Biterin.
Azaroak 23, larunbata
10:00-14:00, autodefentsa
ikastaroa Biterin.
Azaroak 25, astelehena
19:00, Konzentrazioa Plaza Berrin. ‘Eraso sexistarik ez’.
Azaroak 28, osteguna
19:00, Autodefentsa feministaren inguruan, Bilgunek ateratako
liburuxkaren aurkezpena, Biterin.
Azaroak 29, ostirala
- 18:00, ‘Mariposas en el hierro’
zineforuma, Biterin. Solasaldia Bertha Gaztelumendirekin
(dokumentalaren zuzendaria).
- Jabetze Eskolako Bertso Eskola Feminista ikastaroa hasiko da.
Izena emateko aukera, azaroaren 27ra arte.