HERNANIKO igerilari txikienek, alebin eta benjaminek, gaur dute denboraldiko aurreneko hitzordua. Tolosan izango dira, arratsaldeko 16:00etan hasiko den txapelketan parte hartzen.
Orain arte egindako entrenamenduek emandako fruituak ikusteko aukera izango dute. Proba berean hartuko dute parte beste bost herrik: Tolosak, Ordiziak, Lasartek, Usurbilek eta Beasainek. Hernaniko igerilariak gogotsu direla azaldu diote Kronikari, askorentzat hau izango baita lehendabiziko txapelketa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!