Produktuak eta zerbitzuak, opari ederrak Gabonetako saskietan

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 16a, 01:00

Azken hiru urteetako arrakasta eta gero, aurten ere Gabonetako saskiak zozketatuko dituzte Hernaniko Kronikak eta Berriak merkatari eta ostalarien elkarteak, elkarlanean. Produktuak eta zerbitzuak zozketatu ohi dira saskietan eta bakoitzak 15na sari izan ohi ditu: ume jolasak, fruta, etxerako produktuak, aisialdia, arropa...

Berriakeko opariak
Laugarren urtez, Berriakeko merkatariek beteko dituzte saskiak, euren dendetako pro­­duktuekin. Aurreneko sa­riak hasi dira iristen: Jaione Kongelatuak dendak esaterako, langostinoak eta iberiko sorta jarri ditu. Joan den urtean 60tik gora opari jarri zituzten, eta aurreneko aldiz, 5 saski zozketatu ziren. Aurten gaindituko al da marka hori?

Saskiak astero, Kronikan
Zozketa egin aurretik, saskien bilakaera ikusteko aukera izango da, Hernaniko Kronikak as­teburuetan argitaratzen di­tuen aleetan. Saski bakoitzak zehazki zein produktu izango dituen, zozketa aurreko azken Kronikan jakingo da.

Errifak, euro batean
Errifak erosi nahi dituenak herriko puntu askotan ditu salgai: Berriakeko komertzio eta tabernetan, Zinkoenea eta Conde kioskoetan eta Her­naniko Kronikako egoitzan bertan (Larramendi 11, behea). Prezioa, urterokoa: errifa bat, euro bat. Migel Lujanbiok ere baditu salgai. Abenduaren 19ra bitartean egongo dira aukeran.

Zozketa abenduaren 20an
Osatu diren saski guztiak abenduaren 20an zozketatuko dira Biterin, eguerdiko 12:00etan. Zenbaki sarituak Kronikako web orrian eta sare sozialetan izango dira ikusgai egunean bertan. Eta paperezko edizioan ere, argitaratuko da. Saskiren bateko irabazlea ager­tzen ez bada, bigarren zoz­­keta bat egingo da aben­dua­ren 27an. Zenbaki sa­ri­dun be­rria aurretik aipatutako me­dioetan argitaratuko da. Ira­baz­lea agertu ezean, ur­ta­rri­laren 3tik aurrera errifak Kro­nikako egoitzan utzi be­harko lirateke, azken zozketa baterako. Kro­nikak eta Be­rriak­ek erri­fak gordetzea gomen­datzen dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!