Herritarrak prest eta gogoz dira kulturen arteko elkarbizitzaren alde lan egiteko

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 16a, 01:00

ETORKINEN kontra izaten diren zurrumurruei aurre nola egin aztertzeko lau saio antolatu ditu AMHERek az­ken asteetan. Aurreneko hiru saioetan zurrumurruen aurka lan egin nahi zutenekin adi­bide praktikoak landu zituz­ten eta jarrera profe­siona­la­goa eta teknikoagoa izateko erremintak eman zituzten.

Aurrera begira, erronkak
Azken saioa, joan den as­te­koa, baloraziorako izan zen. He­men­dik aurrera eman be­harreko pausuak zehaztu zi­tuz­ten. Iniziatiba berriak pro­posatu zituzten, hala nola, herrian egiten diren kirol eta ekimen sozial eta kul­turaletan parte hartzea eta euren asmo eta helburuak partekatzea. Hainbat estra­tegia sortzeari buruz ere, hitz egin zuten az­ken bilera honetan. He­rri­ko kultura eta etorkinek eka­rritakoa el­kar ezagutzea bilatu nahi da, batez ere, herritar be­rrien­tzat integrazioa erra­zagoa izan dadin. Sentsi­bi­lizazioaz ere aritu ziren. Ko­menigarria ikus­ten dute kan­painak sor­tzea, zurrumurruek herrita­rren arteko bizikidetza ahul­tzen dutelako; au­rrei­ritziak sa­latzea ere bilatuko da azken honekin.

«Herritar multzo haundi bat dago interesatua»
AMHERek positibo baloratu du lau tailerrek izan duten ha­­­rrera: «formakuntza jaso du­te eta kolaboratu egin du­te. Hainbat erakundetako or­dez­kariak eta herriko per­tso­nek parte hartu izanak pen­tsarazten digu posible dela halako ekimenak aurrera era­matea. Herritar talde haun­di bat dago prest elkar­bi­zi­tza­ren alde lana egite­ko. Es­ke­rrak eman nahi diz­kiegu ber­ta­ratu diren guztiei».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!