‘Euskaraz bizi nahi dut’ lasterketan parte hartzeko izen ematea, astelehenetik

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 16a, 01:00

Herriko hainbat elkarte, eskola, erakunde eta herritarrek ekimen batzuk antolatu dituzte herrian, abenduaren 3ko euskararen egunaren bueltan. Azaroaren 30ean Euskaraz bizi nahi dut lasterketa izango da eta izen ematea astelehenean irekiko da. Kategoria desberdinak izango dira, 3 urtetik hasita. Izena emateko, Doberan: dobera@dobera.com, 943 33 27 99 edo Larramendi 11. Prezioa: 18 urtetik gorakoek, 5 euro; gainerakoek, dohainik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!