Hasiera ona, Hernaniko palistentzat

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 15a, 01:00

Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketa aurreko larunbatean hasi zen eta Hernanko palistek emaitza onak lortu zituzten. Aurreneko mailan: Goikoetxea-Arrietak 30-24 irabazi zieten Gutierrez hernaniarrari eta Mendizabali. Senper eta Huizik ere, 30-24 irabazi zieten Garmendia-Mendizabali. Pagolak, berriz, Senperenarekin, 21-30 galdu zuen Arozena-Errastiren aurka. Bigarren mailan: Lukasek, Arruti lagun, 30-29 irabazi zuen Etxegia-Ariznabarretaren aurka; Perezek, Gutierrezekin, 30-18 Indo-Aizpuruaren aurka; eta Tijerok, Mugarekin, 30-28 Jauregi hernaniarraren eta Redondoren aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!