Datorren denboraldiari begira, Hernaniko JOCC, infantil mailako taldea prestatze lanean hasia da. 2000/2001ean jaio eta txirrindularitza praktikatu nahi duten neska-mutilei zabaltzen diete bilera deialdia. Asteartean izango da, 18:00etan, JOCC Elkartearen egoitzan (Latsunbe berri, 42, Transpacar). Urteko entrenamenduak astearte eta ostegunetan izango dira, 17:00etan. Infantil mailako Donostialdeko txapelketako lasterketak martxotik ekainera bitartean izaten dira, larunbat arratsaldez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!