Agin Laburu Oiartzunen bihar, hirugarren finalerdian

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 15a, 01:00

Biharko, azken sarrerak salgai daude ‘www.bertsosarrerak.eu’ web orrian. Agirre, Mendiluze eta Gaztelumendi Murgian ariko dira, etzi.

Bertsolari Txapelketa Na­gusiko hirugarren finalerdia jokatuko da bihar, Oiartzu­nen. Bertan izango da Agin Laburu Hernaniko bertso eskolako kidea. Laburuk oso saio ona egin zuen Markinan, eta kanporaketa osotik berak lortu zuen puntu gehien. Antzeko saio bat errepikatzea kostako zaiola dio astigartarrak, baina gogotsu dago. Saioa Elorsoro kiroldegian izango da 17:30etatik aurrera. Gainerako 5 bertsolariak: Aitor Sarriegi, Jon Maia, Alaia Martin, Beñat Lizaso eta Odei Barroso. Azken sarrerak salgai daude honako helbidean: www.bertsosarrerak.eu.

Murgiarako sarrerarik ez
Unai Agirre, Aitor Mendi­lu­ze eta Beñat Gaztelumendi ber­tso eskolako beste 3 kideren txanda, igandean izango da. Murgian ariko dira, 17:30etatik aurrera. Sarrera­rik ez da geratzen. Saioko beste 3 ber­tsolariak: Fredi Paia, Sustrai Colina eta Xabier Silveira.

Finalerako ere, bukatu
Finalerako ere ez da sarrerarik geratzen eta Tripontzin zeuden autobuseko eta bazkariko txartelak ere kendu egin dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!