Gaurtik igandera bitarte, kulturen arteko azoka izango da Hernanin, azken urteetan egin bezala. Hernani Errotzen elkarteak antolatu du eta bertan bat egingo dute kultura ezberdinetako eskulangintza produktu eta artisau elikagaiek. Eta besteak beste, Galiziatik etorritako olagarro dendak pulpo a feira gutizia probatzeko aukera eskainiko du. Postuak hiru gunetan izango dira: Gudarien plazan, Plaza Berrin eta Tilosetan. Musika eta dantza ere ez da faltako herrian barrena: afrikar musika, arabiar dantzak, falkoneria erakustaldiak, euskal dantzak, herri musika...
Bi hitzaldi, nafar gunean
Nafar edo euskaldunek ere izango dute euren presentzia eta Hernani Errotzenek nafar gunea izenekoa ere jarriko du Tilosetan. Besteak beste, bihar eta etzi, hitzaldi bana izango da 11:30etatik aurrera: Donostia 1813, hiru inperioen biktima; eta Nafar gazteluak.