Mendizale Astea aurrera doa eta gaur arratsalde pasa polita izango da, Biterin. Urtero bezala, umeentzako tartea antolatu dute. Hori, 18:00etatik aurrera izango da eta bertan, gaztetxoen irteeretako argazkien bilduma botako dute. Dominen banaketa ere izango da.
Lehiaketako irabazleak
34garren urtez, argazki digitalen lehiaketa ere antolatu du Mendiriz Mendik eta gaur, irabazleak zeintzuk izan diren jakingo da. Sariak ere banatuko zaizkie. Iluntzeko 19:30etatik aurrera izango da.
‘www.mendirizmendi.com’
Sari banaketarekin batera, Mendiriz Mendiko web orri berria aurkeztuko dute: www.mendirizmendi.com. Posta elektronikoa, honakoa: info@mendirizmendi.com.