Afrikarra, galiziarra, katalana, nafarra... kultura ezberdinak bat eginda, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 16a, 01:00

Atzotik kultura ezberdi­nek dituzten kultura, folklore eta gastronomiaz gozatzeko aukera dago Hernanin. Her­nani Errotzen kultur elkar­teak antolatu du, beste ur­tebetez, Kulturen Arteko Azo­­ka. Hainbat gune eta postu jarri dituzte herrian barrena, erdigunean guztiak: Gudarien Plazan, Tilosetan eta Plaza Berrin. Afrikar mu­sika, arabiar dan­tzak, fal­koneria erakus­tal­diak, euskal dantzak eta herri musika izango dira kaleetako sin­tonia, bihar bitartean.

Kultura ezberdinetako artisauak eta gastronomia
Dozenaka postu jarri dituzte aurten ere, kultura ba­koi­tzeko artisau lanekin. Horien artean: galiziarrak, ka­ta­luniarrak, Leondik etorri­ta­koak; eta baita bertakoak ere, «hau da, nafarrak edo eus­kaldunak». Batez ere, esan dute, etorriko direla Biz­kaia, Araba eta Nafarroa Garaitik.

Olagarro dendak, berezitasuna
Eta artisau lanak eta es­ku­lan­gintza produktuak ba­karrik ez, kutixiak ere izango dira: he­­rrialde ezberdinetako gas­tronomia eta edariak ja­rri­ko dituzte aukeran, ar­tisauek be­raiek eginak. Aurtengo be­re­zi­tasunetako bat izango dira Galiziatik etorritako ola­ga­rro dendak, pulpo a feira ale­gia.

Nafar gunea, arkupetan
Euskal Herriko historia nafa­rra ezagutarazteko Nafar gu­nea jarriko du Hernani Erro­tzenek Udaleko arkupetan. Liburuak, DVD emanaldiak eta bi hitzaldi emango dituzte. Hitzaldiak gaur eta bihar izango dira, goizeko 11:30­etan biak. Donostia 1813, hiru in­pe­rioen biktima hitzaldia Beñi Agirrek emango du, larunbat goizean. Urte gogorrak izan ziren Gipuzkoarentzat 1794-1814 bitartekoak; eta bereziki 1813ko abuztuaren 31, Do­nos­tiarentzat. Gerra napo­leo­nikoen testuin­gu­ruan, Es­pai­nia, Ingalaterra eta Por­tuga­leko armada alia­tuek Do­nos­tiako harresiak suntsitu eta hiria hartu zuten, ordura arte frantsesen esku egon zena. Garaiko hiru inperio nagu­siak, aurrez au­rre jarri zituen gatazka hark: inperio emer­gen­tea, ingelesa; haren aur­ka­ria zen frantsesa; eta gain­beheran zegoen espai­niarra. Or­duan gertatutakoa uler­­tzeko azal­pen guztiak eman­go ditu Beñi Agirrek, gaur. Biharko hitzaldian Nafar gazteluak gaiari helduko dio Angel Rekaldek, Naba­rral­de­ko zuzendariak. Nafa­rroako erreinuak Gaztelu asko zi­tuen orain 500 urte inguru. Txi­kiagoak eta haundiagoak dau­de eraikiak, de­fentsa sistema horri garran­tzia haun­dia ematen zieten, oso garatua zu­ten. Babes sistema horri esker Nafarroak zutik iraun zuen zazpi mendeetan. Gaztelak 1412an Nafarroa Garaia konkistatu zuenean ordea, egin zuen lehenengo gauza gazteluak suntsitzea izan zen. Sekulako galera izan zen: «gaur egun dorre horiek zutik izan baziren, Euskal Herriko paisaia ezberdina izango zen, ondarearen parte izango ziren, gure historia ikus zitekeen bertan. Hori zutik balego nork ukatu independeteak ginela, Nafarrak ginela.». Nondik no­rako guzt­iak kontatuko ditu bihar, Angel Rekaldek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!