Ojuel eta Aizpitartek jokoan izango dute bihar, Ohorezko Mailara bueltatzea

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 15a, 01:00

Finalerdiko partidua jokatuko dute Intxurre taldearen aurka. Hernanin izango da 18:00etatik aurrera. Neurketa ikusgarria espero da, Jokin Altuna aurkaria Asperekin entrenatzen ari da.

Pelota partidu ederraz go­zatzeko aukera izango da bihar Hernanin, 18:00etan. Emozioz betetakoa eta maila haundikoa. Paul Ojuel eta Eneko Aizpitartek Gipuzkoa­ko Txa­pelketako finalerdiak jokatuko dituzte, lehenengo mailan. Bikote hernaniarrak 7 partidu jokatu dituzte (Arrietak jokatu zuen horietako bat) eta denak irabazi dituzte. Biharko partidua irabazten badute, berriro bueltatuko dira Oho­rezko Mailara (aurreko urtean kategoriaz jaitsi ziren).

Hernaniarrek, esperientzia gehixeago
Aurkari, Intxurre taldeko Altuna-Santxez bikotea izango dute. Partidua, aldez aurretik, berdindua ikusten da, baina hernaniarrek esperientzia gehixeago daukate eta apustuak beraien alde aterako dira. Jokin Altuna Intxurreko aurrelariak 17 urte ditu oraindik eta etorkizun galanta (Aspe enpresarekin entrenatzen ari da). Aurreko koadroetan Ojuele­kin izango duen lehia ikustekoa izango da.

Animatzeko deia
Pelota elkartetik dei egiten diete pelota zale guztiei Hernaniko bikotea animatzera joateko frontoira.

Gaur, 8 partidu
Hernanin (20:00):
- Oihan Zugasti/Oiarpe
- Xabier Salaberria/Aurrera Saiaz
- Unai Blanco/Allerru
- Arizmendi-Urruzola/Zestoa

Herreran (20:00)
- Euskal Giroa/Lujanbio-Altuna

Eibarren (19:15)
- Eibar/Etxenike-Etxegoien

Andoainen (19:00)
- Gazteleku/Ander Leiza
- Gazteleku/Ibai Ezeiza

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!