Auzitegi Nazionalak Pakito Lujanbio eta Inma Noble aske uzteko erabakia hartu du

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 15a, 01:00

Parot Doktrina aplikatu zaien hamahiru euskal presoren inguruko erabakia hartu du Auzitegi Nazioanalak: Aho batez erabaki dute guztiak aske uztea. Preso horien artean dira Pakito Lujanbio eta Inma Noble hernaniarrak. Biharko deitua zuten Plenoa, eta gaur goizeko erabakia izan da arratsaldean egitea. Hasiera batean hamabi euskal presoren auziak aztertzekoak ziren, baina azken momentuan Raul Ibañezena ere aztertzea erabaki dute. 16:10etan hasi da Plenoa, eta epaia 18:00etan eman dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!