Auzitegi Nazionalak aurreratu egin du Parot Doktrina aplikatu zaien 12 euskal presoren inguruko erabakia hartzea. Bihar beharrean gaur izango da Plenoa, 16:00etatik aurrera. Bertan erabakiko dituzte Pakito Lujanbio eta Inma Noble hernaniarren kasuak. Fiskaltza presoak aske uztearen alde agertu zen atzo.