Tortilla, ‘bollo preñado’, txaka... gaur ere izango da poteari zerekin lagundu

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 14a, 01:00

Hernanin 15 taberna inguruk egiten dute pintxo-potea; gehienek, ostegunetan. Kiroldegiko Atxiki tabernak, larunbatetan egiten du.

Herriari bizi pixka bat eman eta tabernetako mugimendua berreskuratzeko as-moz, pintxo-potea jarri zen martxan orain dela 2 urte pa­satxo, Hernanin. Beste hainbat herritan ikusitako arrakasta, etxean probatzea pen-tsatu zuten Tripontzik, Goiz Argik, Joxe Marik... Gaur egun, 15 taberna inguruk egiten dute pintxo-potea Herna­nin. Ereñotzun ere egiten da. Gehienek, ostegunez egiten dute pintxo-potea, baina aste­az­ken, larunbat edo igandetan egiten duenik ere bada. Edo bezeroei zerbait berezia eskaini nahi dietenean. Batzuk, tragoaren truke oparitzen dute pintxoa, eta beste batzuk, 2 euroko prezioan tragoa eta pintxoa sar­tzen dute. Orokorrean, 18:30-19:00etatik aurrera hasten da saltsa.

‘Bollo preñado’, Joxe Marin
Joxe Marin 2 urte daramazkite pintxo-potearekin eta oso gustora daude emaitzarekin: «As­koz mugimendu gehiago da­go orain; gazte gehiago... oso positiboa izan da guretzat». Ostegunero, 400 bat pintxo banatzen dituzte eta aukera bakarra jartzen dute, ondorioz: «Pintxo hotzak baldin badira, hiru bat aukera jar­tzen ditugu: txaka, atuna eta ensaladilla. Baina pintxo beroekin ez dugu modurik». Hori bai, astero aldatu egiten dute eta gaurkoan, Bollo preñado izango da sorpresa.

Goiz Argin, 6 bat pintxo
Goiz Argin ere hasieratik da­biltza pintxo-potearen formularekin eta asmatu dutela uste dute: «Askotan, ostegunetan lan gehiago egiten dugu ostiral edo larunbatetan baino. Argi dago gauza desberdinak antolatu behar direla». Goiz Argin 6 bat pintxo desberdin jartzen dituzte auke­ran, tragoaren truk har­tzeko. Ba­tzuk errepikatu arren, astero saiatzen dira aldatzen.

Egunero zerbait, Hibain
Hibai taberna martxoan har­tu zuen Yolandak eta ordutik pin­txo-potea egiten du ostegunero. Dena dela, ia egunero pi­ka­tzeko zerbait ateratzen saia­tzen dela dio: patatak, txorixoa... Gaur tortillak jarriko ditu poteari la­guntzeko, aurreneko aldiz.

Kiroldegian, bi pintxo berri
Kiroldegiko Atxiki tabernan ba­dakite gainerako tabernen zir­kuitutik kanpo daudela. Ho­­ri horrela, larunbatetan pen­tsatu zuten pintxo-potea jar­tzea (19:30-21:00). Hilabete da­ra­mate eta oso pozik daude lortutako emaitzarekin. «Oso on­do fun­tzionatzen du», diote. As­­te­ro aukera zabala jartzen dute eta larunbat honetan bi pintxo berri izango dira: oilaskoz betetako hojaldrea eta ganba torpedoa. 2 euroan da pintxo-potea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!