Baloi itxurako edukiontzia jarriko dute, beira gehiago birziklatu dadin

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 14a, 01:00

San Markok eta Ecovidriok bultzatutako ekimena da. Lekua zehazteko dago oraindik. Bestalde, Diputazioak eta San Markok hitzarmena sinatu dute, konpostatzea bultzatzeko.

San Marko Mankomunita­teak eta Ecovidrio elkarteak, ekimen berri bat jarri dute martxan, herritarrek beira gehiago birziklatu dezaten. Ekimen honi esker, baloi itxurako 15 edukiontzi jarriko dira Mankomunitateko udalerrietan. Horietako bat Her­nanin jarriko da. Futbol baloiaren forma izango dute eta kolore txuri-urdina. Oraindik zehazteko dago non jarriko duten.

Kirol zaletuen arreta piztu nahi
Ekimenaren bultzatzaileek azaldu dute, orokorrean biztanleen, eta bereziki, kirol zaletuen arreta lortu nahi dela. «Eta horretarako edukiontzi ikusgarriak erabiliko dira», gaineratu dute.

Iaz, %3,7 gehiago
2012an, %3,7 kg beira gehia­go birziklatu zituen Man­ko­mu­nitateak, 2011 urtearekin kon­pa­ratuta. Eta herritar bakoi­tzak 33,7 kg birziklatu zituen 2012an, bataz beste. Da­tuak hobetzen joatea da helburua.

25.000 euro, konpostatzea bultzatzeko
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta bertako 8 mankomunitateek hitzarmena sinatu dute konpostatzea bultzatzeko. San Marko tartean da eta gainerakoei bezala, 25.000 euro emango dizkio Diputazioak. Aldundiaren esanetan, hi-tzarmena lotuta dago hondakinak prebenitzearekin eta enplegu berdea sortzearekin.

Erraustegia, etenda
Gipuzkoako Hon­da­kinen Kon­tsortzioak eta UTE Gi­puzkoa CGRek eten egin zuten atzo Zubietako erraustegia eraikitzeko kon­tratua. GHKk 8.190.000 euro ordain­du­ko dizkio, kalte-ordain gisa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!