Etxabe II eta San Miguelek, irabazi beharra

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 14a, 01:00

Binakako Txapelketa Nagusia aurrera doa eta gaurko lehia erabakigarria izango da. Oraindik garaipenik lortu ez duten bi bikote izango dira aurrez aurre: Etxabe II-San Miguel eta Ezkurra-Agirre­zabala. Aurrenekoek gainera, ez dute punturik lortu oraindik; bigarrenek bi puntu dituzte. 16:00etatik aurrera, erremonte jaialdia hasiko da Galarretan eta bigarren partidua izango da txapelketakoa. Juaristi-Barrenetxea IV dira aurreneko sailkatuak 8 punturekin eta bigarrenak, Uterga-Ion, beste hainbeste punturekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!