Sevillako presoei babesa emateko, autobusa

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 14a, 01:00

Sevillan dauden euskal presoak borrokan daude eta gaur 18 egun egingo dituzte gose greban, beraien oinarrizko eskubideak defendatzeko. Senideek larritasunez ikusten dute egoera eta kezkatuta daude. Hori horrela, Euskal Herriko herri desberdinetatik autobusa antolatu da espetxean dauden presoei babesa emateko. Zerrenda Garin tabernan dago eta izen abizenak eta telefonoa jarri behar di­ra. Animatzeko dei egin dute, presoen eskubideak defendatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!