«Diputazioaren erabakiak Hernani zigortzen du defizitaren flexibilizazioan»

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 13a, 01:00

Diputazioan, Bilduk eta EAJk onartutako proiektuarekin ez dago ados Hernaniko PSE-EE: «banaketa sistema honek biztanle gutxiago dituzten udalerri txikienei laguntzen die eta modu neurrigabean».

Gipuzkoako Foru Aldun­dian, Bilduk, Foru Arauaren proiektu bat aurkeztu du defizitaren flexibilizazioari dagokiona. Proiektua onartu egin da Bildu eta EAJren botoei esker eta Hernaniko PSE-EE ez da­tor bat ezarritako diru kopuruarekin eta banatzeko irizpidearekin. Denera 18 milioi euro bideratuko dira eta beste inber­tsioen artean, 6 milioi zuzenduko dira Gipu­z­koako udalerrietako inbertsioetara. «Bilduk eta EAJk onartutako banaketa sistema honek biztanle gutxiago dituzten uda­lerri txikienei laguntzen die eta modu neurrigabean. Eta kalte egiten die biztanle gehiago eta karga gehiago dituzten herriei. Akordio ho­nek Hernani zigor-tzen du», azaldu dute Herna­niko sozialistek. Honako adibidea jarri du­te: «Astigarragan, 5.000 biz­tan­lera iristen ez den herrian, biztanle bakoitzeko ia 16 euro jasoko dituzte; Hernanin, be­rriz, ez gara 10 eurotara iristen eta ia 20.000 biztanleko herria da».

Klientelismoa
«Ez dugu ulertzen zigor hau, ezta sozialiston proposamena ez aztertu izana, biztanleriaren araberako sistema pro­gresiboan oinarritzen de­na», salatu dute. Hernanik, Zaha­rren Egoitza dauka eta nahiz eta Udalaren eskumena ez izan hainbat gasturi aurre egiten ari da eta horretarako diru partida bat ere proposatzen dute sozialistek. «Bilduren Diputazioak eta EAJk, bere laguntzarekin, aurrera daramate klientelismo politika, gutxi batzuen onurarako eta gipuz­koa­rren gehiengoaren kaltetan», diote.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!