Donostiako epaitegira joateko deia, Kutxaren aurkako salaketa dela eta

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 13a, 01:00

Stop Kaleratzeak taldeko abokatuek Kutxaren aurkako salaketa aurkeztuko dute gaur epaitegian (13:00), «kontratua ez betetzeagatik».

Stop Kaleratzeak taldeko abokatuek salaketa aurkeztuko dute gaur Donostiako epaite­gian, Kutxaren aurka. Behin IRPH Cajas desagertuta, kontratua ez dela ari bete­tzen salatuko dute. Hori ho­rre­la, herritarrei Atotxako epaitegietara azaltzeko dei egiten diete Hernaniko taldetik. «Be­rriz ere, taldeko abokatuek lagunduko digute musu truk eta kaltetua baldin bazara, egin dezakezun gutxienekoa abokatu hauen lana eskertzea da, salaketaren mo­mentuan bertaratuz», azaldu dute. Eguerdiko 13:00ak baino lehenxeago jarri dute hitzordua.

IRPHren ordezkoa, berehala
«Azaroaren 1a pasa da, IRPH Cajas desagertu da, eta Kutxa­rekin hipoteka dugunoi kontratuan aurreikusitako ordezkoa aplikatu behar zaigu; normalean, Euribor+%1. Ez dio axola, atera duten legeak hurrengo errebisioan aplikatu behar dela esateak. Kontratua horren gainetik dago eta berehala aplikatu behar zaigu», nabarmendu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!