Emozioak kontrolatzen ikasteko bigarren saioa izango da bihar, euskeraz

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 13a, 01:00

Gipuzkoan euskeraz egingo den aurreneko ikastaroa da eta Ongintza Patronatutik euskaldunak diren zaintzaileak animatu nahi dituzte. 15:00etatik 17:30etara izango da Biterin.

Joan den ostegunean hasi zen Emozioak nola gestionatu izeneko ikastaroa, adinekoak zaintzen dituztenentzat. Bihar bigarren saioa izango da eta ikastaroko arduradunak, hau da, Karmele Gurrutxaga psikologoak azaldu du lasai agertu daitezkeela zaintzaile be­rriak, ondorengo saioetara ere. Ikastaro hau, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Hernaniko Ongintza Patronatuak eta Matia Institutoak antolatu dute. Euskeraz da, Gipuzkoan egingo den aurrenekoa, eta Ongintzatik animatu egin nahi dituzte euskaldunak diren zaintzaileak. Aurreko astean 8 zaintzailek hartu zuten parte.

Ostegunero, saioak
Biharkoaz gain, beste bi saio ere izango dira azaroko ostegunetan. Biterin izango dira 15:00etatik 17:30etara. Parte hartzeko, izena eman behar da: 943 55 78 54.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!