Urteko zitarik inportanteena San Joan jaien bueltan izaten badute ere, Hernaniko palankariek beste hainbat saio izaten dituzte urtean zehar, motorrak berotzen joateko. Urri bukaeran izan zuten
hitzordu horietako bat: Etxeberri elkarteak antolatuta, Gipuzkoako eta Bizkaiako palankariak elkartu ziren Sagastialdeko pistan. Pike sanoa izan zen, azken teknikak elkarri erakutsi eta palanka zeinek urrutiago jaurti aritu ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!