Oso lan txukuna egin dute Hernaniko palistek Munduko Pilota Batzarrak antolatutako txapelketan. Beraiekin jokatutako bikoteak sekula ezker horman jokatu gabeak ziren eta hernaniarrek izan dute partiduaren ardura. Juxtu-juxtu ibili dira eta gutxigatik ez dira sailkatu. Aurreko astean jokatu zituzten partiduak Araban eta Bizkaian. Finala asteburuan jokatu da Gasteizen. Pradera-Garciak irabazi dute. Finalerdietan, Miren Goikoetxea ere gonbidatu zuten (titularraren lesioagatik) eta Gasteizko Laura Saezekin jokatu zuen. Nahiz eta galdu, lan bikaina egin zuen Goikoetxeak. Hirugarren postuan geratu ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!