Hernaniko Udalak, herriko hainbat elkarte, eskola, erakunde eta herritarrekin, euskeraren egunak ospatzeko asmoa du. Azaroaren 30etik abenduaren 6ra bitarte izango da eta gaur, egitasmoaren proposamena aztertuko dute Euskera Batzordean. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera izango da udaletxeko 1go bilera gelan (4garren pisua).
Ekintza desberdinak izango dira egun bakoitzean: Euskeraz bizi nahi dut lasterketa, Tour linguistikoa, euskerazko film laburrak, Mintzodromoa, kale antzerkia... Ekimenaren helburua da, euskeraren erabilera sozialari bultzada bat ematea Hernanin.
Euskera normalizatzeko, plana
Gaurko batzordean, Udaleko Euskera Plana ere aztertuko dute. Euskeraren erabilera normalizatzeko plana da, hain zuzen, bosgarren plangintzaldia eta 2013-2017 urte bitartean eramango da aurrera. Udalak, bosgarren plangintzaldia diseinatzeko, oinarri izan du Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren proposamena, betiere bere hizkuntza errealitatera egokituta. Horrez gain, plangintzaldi berri hau diseinatzeko kontuan hartu du laugarren plangintzaldiko Hernaniko Udalaren Euskera Planaren ebaluazioa.
Euskaltegietako
matrikulazio datuak
Beste hiru puntu ere izango dituzte aztergai, gaur: Euskaltegietako matrikulazio datuak (2013-2014 ikasturtea), 2013ko udalekuetako memoriak, eta Buruntzaldeko egitasmoen berri ematea. Bukaeran, eskaerak eta galderak egiteko aukera izango da.