Sergio Roman hernaniarrik azkarrena, eta Aitor Urretabizkaia hirugarren, juniorretan

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 11a, 01:00

194 hernaniarrek bukatu dute aurten Behobia, 23.600 korrikalariren artean. Haize gogorrak markatu du lasterketa. Hernaniar azkarrena Sergio Roman (1:07:51) mutiletan, eta Karen Ortiz de Guinea (1:27:43) nesketan.

Her­naniarrik gazteenak emai­tza ederra lortu zuen atzo Behobia-Donostia proban. Aitor Urretabiz­kaiak hirugarren postua lortu zuen juniorretan, 1:18:19. Eta aipatzeko modukoak, beste batzuk ere bai: Sergio Roman hernaniarrik azkarrena izan zen, eta sailkapen orokorrean 16ga­rren postuan bukatu zuen, 1:07:51. Patinatzaile edo rollerretan, Nagore Montesek laugarren postua eskuratu zuen.

Karen Ortiz de Guinea izan da nesketan hernaniarrik azkarrena (1:27:43).

Roman, Gallego eta Gomez
Gutxiren esku izaten da 1:10:00 denbora jaistea. Atzo  49 korrikalarik soilik lortu zuten hori, 23.600etik. Lortu zutenetatik hiru, hernaniarrak izan ziren: Romanen atzetik sartu zen Eduardo Galle­go(1:07:58) eta Jose Luis Go­mez (1:09:28).  

Ia 200 hernaniar
Atzo partehartu zuten korrikalarietatik 194 ziren hernaniarrak. Urtetik urtera kopurua gora dijoa, eta aurten ere bi autobus joan dira Her­na­nitik Behobiara. Hernaniarren artean, eta kategoriak kontuan hartuta, promesetan, Ivan Mena izan da lehenengo hernaniarra. Neska beterano1 mailan, Ana Mari Megias eta mutiletan Ibon Iriondo. Neska beterano2 mailan, Txiru Lertxundi azkarrena, eta mutiletan Xanti Aduriz. Azkenik, beterano3 mailan gizonezkoak bakarrik izan dira hernaniarretan, eta azkarrena Edorta Uria.

Patinatzaileetan, aipatzekoa da Rafa Romerok lortu zuen postua, 21garren, hain zuzen ere. Peio Aramendi 39garren izan zen eta Gari­koitz Astarbe 67garren. 100 pa­tinatzaile atera ziren.

Pedro Nimo eta Claudia Behobide
Haize gogorrak markatu zuen atzoko lasterketa, eta korrikalarientzat ez zen izan marka egiteko eguna. Pedro Nimo galiziarra izan zen azkarrena, 1:04:30 denbora eginda, eta bakar bakarrik iritsi zen helmugara, azken kilometroak aurkaririk gabe eginda. Nes­ke­tan azkarrena Claudia Be­hobide hondarbitarra, 1:16:20 denborarekin. Rollerretan, az­karrenak: mu­tiletan Alberto Aleman iruñarra, 49:01 denbora eginda; eta nesketan Saray Narvaez Be­rriozarkoa, 51:11 denborarekin.

Guztira 29.000 korrikalarik izena eman arren, eguraldiak atzenduta 23.700 atera ziren, eta gehienek bukatu zuten. 

HERNANIARREN SAILKAPENA HEMEN

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!