Himalaia ezagutzeko aukera gaur, eta Groenlandia, Iran eta Noruega aste osoan

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 11a, 01:00

Munduan punta batetik bestera ibiltzeko aukera izango da aste honetan Hernanin. Mendiriz Mendik lau bidaiari buruzko lau proiekzio ekarriko ditu, Mendizale Astearen barruan. Horrez gain, umeei sariak, argazki lehiaketa eta Mendiriz Mendiko web berria aurkeztuko dituzte. Igandean, mendi buelta, Pagoetan.

Nepalen hasi, mendirik
ederrenetako batean

Iñaki Zuza hernaniarrak Ne­pa­lera eramango gaitu, Hi­ma­laia ekialdeko mendirik ikusgarrienetako batera: Ama Da­blam (6.812 m).
Beste hernaniar batek ere emango du proiekzioa, baina ostegunean. Angel Beldak Men­diriz Mendiko bazkideei uzten zaien aukera baliatuko du, Noruegari buruzko proiek­zioa emateko, ostegunean. Hori baino lehen, astearte eta asteazkenean, Groen­landia eta Iran ezagutzeko aukera izango da. Proiekzio guztiak 19:30etan izango dira, Biteri kultur etxean.

Web orrialdea
Mendiriz Mendik ere lana egin du garai berrietara egokitzeko, eta web orria aurkeztuko du ostegunean. Aurretik Umeen tartea eta Argazki Lehiaketako saribanaketa.

Astea bukatzeko, mendira
Mendizale asteari bukaera emateko, zer hobea mendira joatea baino. Igandean, Laur­gaingo parkean ibiliko dira, Pagoetan. Errota ere ikusiko dute, eta Aia herria... 

Mendizale Astea

Azaroak 11, astelehena
19:30 Iñaki Zuza - Ama Dablam (6.812 m). Nepal, Himalaia.

Azaroak 12, asteartea
19:30 Kepa Escribano: Groenlandia Paralelo 60. Belaontziz.

Azaroak 13, asteazkena
19:30 Mila Gallastegi eta Asier Aranzabal. Iran. Ohizko gauzetatik alde egiten duen bidaia.

Azaroak 14, osteguna
19:30 Angel Belda - Noruega.
Ondoren, Elkarteak urtean zehar egindako irteeretako emanaldia.

Azaroak 15, ostirala
18:00 Umeen tartea. Gaztetxoen irteeretako argazkiak eta dominak.
Ondoren, 34.Argazki Lehiaketa. Saribanaketa eta Mendiriz Mendiko web orriaren aurkezpena.

Azaroak 17, igandea
Pagoetan ibilbidea: Laurgain.

Ekitaldi guztiak Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!