Aurreneko 15 minututan lau entsaio eginda, Atletico nagusi atzo Landaren

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 10a, 01:00

Hernanik 13-37 galdu zuen atzo Landaren, Atletico de Madrid on baten kontra. Lehendabiziko minutuan entsaio bat, eta laister beste hiru egin zituzten madrildarrek.

Atzo ez. Ez zuen Hernanik ondo asmatu, eta Atletico de Madrid nagusitu zen lehendabiziko minututik. 15 minututan 4 entsaio egin zituzten, eta hortik aurrera aseguratzera joan ziren, eta hernaniarren hutsak aprobetxatzera. Her­na­niarrak saiatu ziren, batez ere bigarren zatian, eta 22ko lerroan sartuta egon ziren minutu askoan; ez ordea erraz marrarik pasatzen! Ondo kostatako bi entsaio egin zituzten  Ekhi Aranburu eta Iñaki Leonetek, nahikoa ez.

Madrildarrek salto polita egingo dute sailkapenean, eta hernaniarrei ederki etorriko zaie astebeteko atsedena, liga hasiera bizi-bizia izan baita, eta behar baitute arnasa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!