Hiru antzezlan datorren astean, eta sarrerak salgai bihartik

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 10a, 01:00

Hiru antzezlan ikusi ahal izango dira datorren astean Hernanin, udazkeneko An­tzerki Zikloan, eta sarrerak salgai izango dira gaurtik, Biterin (erdiak goizez eta erdiak arratsaldez). Sarrera prezioa 7 euro, eta hiru eguneko bonoa 16,50 euro. Hiru antzezlanak 20:00etan izango dira Biterin.

Palabras, hitzen garrantzia
Tratu txarrak edo gaizki tratatzea gauza bera al da? Egungo hizkuntzan ez. Hi­tzak ezberdin ulertzen dira, ezberdin erabiltzen, gozo bezala min, elkar gozatzeko bezala mintzeko. Horri bu­ruz ari da Palabras, Hika taldearen lana, eta Agurtzane Intxaurragak zuzendua.

Su txikian, azken gertaera politikoak taula gainean
Euskal Herriak garai berriak bizi ditu, eta hori guztiaren ha­siera izan liteke Txillare ba­serrian izkutuan egindako hain­bat bilera, su-txikian egin­dako bilerak, alegia. Gertaera haiek eta gehiago dakarzki Glu Glu taldeak, Gal­der Perezen zuzendaritzapean.

Lingua Nabajorum, euskararen historia ironikoa
Euskararen jatorriak eta historiak interpretazio asko izan ditu, baina Mikel Martinez eta Patxo Telleriak egindakoa inoiz imaginatu gabea dute euskalzale porrokatuenek ere. Bikoteatroa taldeak umorezko lana egin du, Jokin Oregik zuzenduta. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!