SOS Arrazakeria elkarteak Bizilagunak izeneko ekimena jarri du martxan aurten ere. Helburua da, bertako eta atzerritik etorritako familiak elkar ezagutzea eta elkarrengana hurbiltzea. Horretarako, familien arteko bazkariak antolatuko dituzte. Igandean izango dira eta Hernanik ere parte hartuko du, Amherren laguntzarekin. Oraingoz, 28 familiak eman dute izena Hernanin, hau da, 14 bazkari egingo dira. Eta interesa dutenek, izena eman dezakete gaur: 943 32 18 11 edo info@mugak.org. Iaz, 20 familia elkartu ziren mahaiaren bueltan Hernanin, eta oso esperientzia positiboa izan zela azaldu dute.
160 familia, Gipuzkoan
Iaz 120 familiak hartu zuten parte Gipuzkoan eta aurten, 160k eman dute dagoeneko izena. Astigarragan ere egingo da aurten eta 6 familiak eman dute izena. Berritasun bezala, erkidego osora zabalduko da aurten egitasmoa, hau da, Gipuzkoaz gain, Bizkaia eta Arabara.
‘Pobladores’ pelikula, bihar
Amher elkarteak zine zikloa antolatu du urtero bezala, zinea eta inmigrazioa gaitzat hartuta, eta bihar Pobladores pelikula emango dute. Sandiusterrin izango da 19:00etatik aurrera, dohainik.
Udara iritsi da eta berarekin batera, ikasturtea bukatzeko garaia. Karlita, Vallecaseko (Madril) eskola publikoan dabilen ikaslea da eta Ecuadorrera doa oporretan, bere jaioterrira. Soraya ere etxera itzuliko da: Marokora. Beraien bidez ezagutzeko aukera izango da ze arrazoik bultzatzen duten pertsona bat bere jaioterria atzean uztera etorkizun hobe baten esperantzan.