Uterga eta Ion, Juaristi eta Barrenetxeak emandako pausoa berdintzeko asmoz, gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 9a, 01:00

Binakako Txapelketa Nagusia aurrera doa. Gaur, Ezkurra-Agirrezabala eta Uterga-Ion neurtuko dira. Ezkurra eta Agirrezabalak ez dute punturik lortu oraindik, Uterga eta Ionek, berriz, lau dituzte eta gaurko garaipenarekin beste lau puntu lortzekotan dira. Juaristi eta Barrenetxea IVak ostegunean emandako pausoa berdintzeko asmoz aterako dira frontoira. Juaristik eta erremontista hernaniarrak 8 puntu dituzte, ostegunean irabazita, eta oraingoz aurreneko postuan daude sailkapenean. 40-27 nabarmen nagusitu zitzaizkien Etxabe II eta San Migueli. Ohi bezala, erremonte jaialdia izango da gaur Galarretan, 16:00etatik aurrera, eta txapelketako partidua bigarrena izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!