Txantxangorri elkarteak Arrantza Txapelketa antolatu du gaur, Hondarribiako kai muturrean. Jaurtiketa modalitatekoa izango da. Bost ordu iraungo ditu txapelketak, hau da, 07:00etatik 12:00etara izango da. Parte hartzeko, izena eman behar zen aurrez. Postuen zozketa, txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago izango da.
Sariak berriz, elkartean banatuko dira, txapelketa bukatzean. Aurreneko hiru onenak izango dira sarituak, baina zozketa bat ere egingo da sarituak izan ez direnen artean: bi pertsonentzako afaria.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!