Ikasteko gogoak ez du adinik!

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 16a, 01:00

Etengabe ikasteari, bizitzako erronketarako prestatzeari garrantzia haundia ematen diote hernaniarrek. Momen­tu­ko beharren arabera, etorkizuneko helburuek markatuta, ikasketa aukera ezberdinak daude Hernanin: ikastetxe eta institutuetako eskaintza; hizkuntzak ikasteko aukera; langabetuentzako ikastaroak; for­makuntza profesionala... Eta horietan guztietan lagun­tza be­har dutenentzat, akademiak.

Gazteak, azterketa garaian
Gabonetako oporrak bertan di­ra eta lehenengo ebaluaketako azterketak gainean dituzte Hernaniko ikasleek. Batzuk goizeko orduak aprobetxatu nahi izaten dituzte ikasteko; beste batzuk, arra­tsalde eta iluntzeak... Libu­rutegian nabari da mugimendua azken egunetan, eta akademiak ere, topera dira azken asteetan. Matematika, ingelesa, fisika, kimika... badira nahi bezain ondo moldatzen ez diren ikasleak, eta azterketa horiek gainditzeko lagun­tza behar izaten dutenak. Zuhaizti akademian maila guztietako ikasketetarako la­guntza ematen dute: Lehen Hezkuntza, DBH, Batxi­ler­goa edota Unibertsitatea: «ikasle batzuk ikasturtea hastearekin batera ematen dute izena. Hala ere, mugimendu berezia izaten da errekuperazio garaian edota kurtso bukaeran». Zailtasunei dagokienean, zientzietako ikasgaietan arazoak dituztenak jotzen dute gehien akademiara: «matematika, fisika, kimika... horiek dira eskaera gehien izaten dutenak. Aipatzekoa da, azken aldian ere, ikasle dexente etortzen direla gaztelerarekin arazoa dutenak; batez ere, idazterakoan izaten dituzte arazoak».

Hizkuntzak, titulua ateratzeko
Ingelesa, frantsesa, euskara... hiz­kuntzak ikasi nahi dituztenek ere aukera zabala dute Her­nanin. Ikas­gaia gaindi­tze­ko edo titulua ateratzeko jo­tzen dute akademia hauetara. Yaben akademiako So­nia­ren esanetan, ingelesa ikas­ten dutenek, gehienbat, titulua ate­­­ratzea dute helburu: «ha­sie­ra batean batzuk etortzen dira ikasgaia gaindi­tzeko as­moarekin. Horreta­rako behar duten maila hiruhileko batean hartzen dute, gutxigorabehera. Horre­gatik, gure helburua ikasketetara mugatzea baino gehiago, hizkuntza bera ikastea izaten da; azken finean batekin bestea lortzen da. Handik aurrera, Cam­bridgeko tituluak ateratzea iza­ten da ikasle horien helburua».

Langabetu eta langileentzat, Urolalden
Urolaldek, Lanbide­rekin el­kar­lanean, langabetu eta langileentzat ikastaroak antola­tzen ditu: hizkuntzak, informatika... Horiez gain, bi ikastaro berezi ere, badituzte orain: injenieruen­tzat ikastaroa, Merkataritza Ku­deaketa teknikoaren inguruan; eta web orrietako teknologia izango duen Aplikazio Di­seinua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!