‘Ama Dablam’ Himalaia ekialdeko gailurrik ikusgarriena, astelehenean

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 9a, 01:00

Mendizale Astea antolatu du urtero bezala Mendiriz Mendi elkarteak. Astelehe­ne­an hasiko da, aurreneko proiek­zioarekin. Iñaki Zuza goi mendietako kirol teknikariak eta mendiko gidari la­gun­tzaileak eskainiko du proiekzioa. Hernaniarrak, Ama Dablam (6.812 m) mendira gerturatuko ditu herritarrak, hau da, Nepaleko Himalaiaren ekialdean kokatuta dagoen gailurrik ikusgarrienetakora. Emanaldia 19:30etan izango da Biterin, gainerako proiekzio guztiak bezala.

Escribanorekin Groenlandiara, asteartean
Kepa Escribano eskalatzaile bizkaitarra Groenlandian izan da udara honetan, Vicente Castro eta Txemari Andres ki­deekin. Isla artikoko kosta hegomendebaldean izan dira eta bertan, 6 bide berri ire­ki dituzte, denera, 2.700 metro bertikal. Eta orain arte zapaldu gabeko 4 tontor ere egin dituzte. Bidaia, belaontziz egin dute eta hori guztia kontatuko du Escri­banok asteartean, Groen­landia paralelo 60 emanaldian.

Iranera bidaia, topikoetatik ihesi
Mila Ga­llas­tegi eta Asier Aranzaba­l eibartarrak bi­daia mordoa eginak dira: Nepal, Peru, Etiopia, Argelia hegoaldea, Mongolia, Indo­nesia, Marruekos, Kaxmir-Ladakh, Mali, Islandia eta Groenlandia, Tunisia, Esko­zia, Papua... Iran ezagutzeko aukera ere izan dute eta bertara egindako bidaiaren berri emango dute asteazkenean. Topiko guztietatik ihes egiten duen bidaia aurkeztuko dute eta oso gutxi ezagu­tzen den Iran ezagutzeko aukera izango da. Noruega eta elkartearen irteerak, ostegunean Mendiriz Mendi­ko Angel Belda bazkidearen txanda izango da ostegunean. Noruega izeneko proiekzioa aurkeztuko du. Eta ondoren, elkarteak urtean zehar egindako irteeretako emanaldia eskainiko du. Umeen tartea eta argazki lehiaketako sari banaketa Ostiralean, umeen tartea izango da 18:00etatik aurrera eta ondoren, argazki lehiaketaren aurkezpena eta sari banaketa. Horrez gain, Mendiriz Men­dik web gune berria egin du eta aurkezpena ere egingo dute.

Igandean, Pagoetara irteera
Igandean bukatuko da Mendizale Astea, Bazkide Egunarekin. Oraingo honetan, Pagoetara egingo dute mendi irteera. Laurgaingo parkean ibilbidea: Errota-Iturraran-Pagoeta-Aia herria-Agorregi-Errota.

MENDIZALE ASTEA

AZAROAK 11, ASTELEHENA
Iñaki Zuza - ‘Ama Dablam’ (6.812m). Nepaleko Himalaiaren ekialdean kokatuta dagoen gailurrik ikusgarrienetakoa.

AZAROAK 12, ASTEARTEA

Kepa Escribano - ‘Groenlandia 60’. Groenlandiako pareta erraldoietara, belaontziz hurbilduz.

AZAROAK 13, ASTEAZKENA
Mila Gallastegi eta Asier Aranzabal - ‘Iran’. Ohikoetatik alde egiten duen bidaia.

AZAROAK 14, OSTEGUNA
Angel Belda - ‘Noruega’. Ondoren, Elkarteak urtean zehar egindako irteeretako emanaldia.

AZAROAK 15, OSTIRALA
- Umeen tartea: Gaztetxoen irteeretako argazkien bilduma berezia ikusteko aukera eta dominen banaketa 18:00etan.
- XXXIV. Argazki Lehiaketa. Argazkien aurkezpena eta sari banaketa. Honekin batera, Mendiriz Mendiko Web orriaren aurkezpena izango da.

AZAROAREN 17, IGANDEA
(Bazkide Eguna)
Mendi irteera: Laurgaingo parkean ibilbidea (Pagoeta). Errota-Iturraran-Pagoeta-Aia Herria-Agorregi-Errota.

*OHARRA: Proiekzio guztiak, 19:30etan izango dira Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!