Etxeko laugarren garaipenaren bila, Atleticoren aurka

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 9a, 01:00

Hernanik ez du partidu bakar bat ere galdu etxean. Jokatutako hiru partiduak irabazi ditu eta gaur etxeko laugarren garaipenaren bila aterako da, Atletico de Madrid aurkari duela. Gaine­ra, trikoloreek aurreko asteburuan Ciencias Cajasolen aurka irabazi egin zuten Sevillan eta taldea konfiantza hartuz doa egunetik egunera; indartsu daude.


Bi baja
Etxeko taldeak bi baja garrantzitsu izango ditu gaur: Jon Insausti eta Igor Genua. Biak hegoameriketako biran daude estatuko selekzioarekin.


Lehia estua
Madrildarrak bederatzigarren postuan daude, Hernani baino hiru puntu gutxiagorekin, eta lehia estua espero da. Atletico, indarra eta ofizioa duen taldea da, eskarmentu haundiko jokalariak baititu: Salazar, Brasca, Philip­nneau... Azken lerroa berriz, gaztea eta oso azkarra: Armental donostiarra, Clo­ppet, Balbin... Faltan izango dute, ordea, Javier Canosa. Horrez gain, baja garrantzi-tsuak ere izan ditu aurten. Gainera, etxeko mutilei zaletuen bultzadak ez die hutsik egingo. Hitzordua, 16:00etan Landaren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!