Emakumeek presentzia berezia izango dute Astigarragan, hilabete honetako kultur ekintzetan. Hilaren 25ean, Emakumeenganako indarkeriaren aurka eguna izango da eta horri lotuta, autobabes tailerra, Literatur Solasaldia, mahai ingurua eta hitzaldia antolatu dituzte. Princesas pelikularen zine forumean eta Hitzak antzerkian ere emakumeen egoera izango da aztergai. Bestalde, hilaren 22an Santa Zezilia eguna izango da eta musikariaren zaindariaren omenez, 4 kontzertu antolatu dituzte.
Azaroak 10, igandea
18:30, Tutto Voce taldearen kontzertua, Santa Zeziliaren omenez. Andre Maria elizan.
Azaroak 17, igandea
17:30, antzerki musikala: Hansel eta Gretel, kultur etxean. Sarrera: 2 euro.
Azaroak 21, osteguna
19:15, Musikalean Norberto Almandoz musika eskolako ikasleen eskutik, Foru plazan (18:30etan abiatuko dira).
Azaroak 22, ostirala
20:00, Aiztondo abesbatzaren emanaldia, Hernani eta Orioko abesbatzekin, Andre Maria elizan, Santa Zezilia egunez.
Azaroak 24, igandea
13:00, Txirriskla txistulari taldearen kontzertua, J. Barandiaran plazan.
17:00-20:00, Autobabes tailerra
12-18 urte bitarteko neskentzat, gaztelekuan.
Azaroak 25, astelehena
19:30, Literatur Solasaldia Jorge Carrerok zuzendua: ‘Nada se opone a la noche’ liburua.
Azaroak 26, asteartea
18:00, zine foruma: ‘Princesas’, kultur etxean.
Azaroak 27, asteazkena
18:30, mahai ingurua emakumeenganako indarkeriaren inguruko berritasunei buruz, udaletxean.
18:30, hitzaldia ciberbulling edo teknologia berrien bidezko erasoen inguruan, kultur etxean.
Azaroak 29, ostirala
18:30, zine mutu musikatua: ‘Seven chances (1925), Musika Eskolan.
Azaroak 30, larunbata
20:00, antzerkia: ‘Hitzak’, kultur etxean. Sarrera: 6 euro.