Etxebizitza promozio berria eraikiko dute Sagastiyan, Iturmendi baserriaren hegalean. Etxebizitzak Babes Ofizialekoak eta libreak izango dira. Etxe Onenak promotorak eraikiko ditu etxebizitza hauek, Hernaniko Udalarekin akordioa lortu eta gero. Urriaren 24an Udalak behin-behineko onarpena eman zion hitzarmenari. Etxe Onenakek hala azalduta, Arau Subsidiarioen arabera, eremu honetan hiru eraikin altxatzea aurreikusten da, batzuk libreak eta besteak babestuak.
Gainontzeko pausuetan ere,
aurreratuta
Hirigintzatik pasa beharreko gainerako proiektuak ere aurreratuta daudela diote promotoratik: «Birpartzelatze Proiektua eta Urbanizazio Proiektua datozen asteetan onartzea espero dira. Espero dugu proiektuaren planeamendua 2014 hasierarako guztiz garatuta eta prestatuta egotea ».
Babes Ofizialeko etxeen zozketarako, izen ematea
Babes Ofizialeko etxebizitzei dagokienean, Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan daudela azaldu du Urkila S.L. (Etxe Onenak S.A.) promotorak, lurraren jabeak. Orain, Babes Ofizialeko eraikina izango denaren lurra kalifikatzeko tramiteak hasi dituztela adierazi du Etxe Onenakek.
Etxebizitza hauek zozketa bidez emango dira eta parte hartu nahi duten herritarrek izena eman behar dute Etxebiden. Jakinarazi dutenez, izena emateko zerrenda datozen egunetan zabalduko da; Eusko Jaurlaritzak berak jakinaraziko du, epe laburrean.
10 etxebizitza libreak
salgai, berehala
Etxebizitza libreak ere egingo dituzte Hernaniko paraje honetan. Promotoratik jakinarazi dutenez 10 izango dira etxebizitza libreak eta salmentak interesa piztu du dagoeneko. Etxe Onenakek zerrenda zabalduko du interesa duten guztientzat, promozio berri honen inguruko informazio guztia jaso dezaten. Izena eman nahi dutenek bi aukera dituzte, Etxe Onenaken bulegora deituta, 943 42 95 21 telefonora; edo egoitzara bertara gerturatuta (Tolosa Hiribidea 71, Donostia).