Indiara bidaiatzeko modu berezia bilatu dute bi hernaniarrek, eta aukera zabaldu diote argazkizalea den guztiari, argazki-bidaia eder bat egiteko, datorren Aste Santuan (apirilak 12-26). Aritz Arrondok bidai-gidari lana egingo du, eta Nagore Legarretak argazkilaritza irakasle lana. Aurten egin dute lehendabiziko proba Rajasthanen, Hernani eta inguruetako 13 argazkizale animatu zaizkie, eta berriz ere Aste Santuan eskaintza egitea erabaki dute. Indiako Mathura, Orccha, eta Varanasi ezagutuko dituzte, eta prezioa: 500 euro + hegaldia. Informazio gehiago: aritzarrondo@gmail.com edo 661 432 242. Bestela, Nagore Legarretan blog berrian: www.fotoeskola.wordpress.com.
Rajasthango argazkiak,
asteartetik aurrera, Biterin
Aurten bi aste pasa dituzte Indian, Rajasthango lurraldean, eta bertako argazkiak erakutsiko dituzte asteartetik aurrera, Biterin.
Aurten 13 lagun animatu dira Legarretak eta Arrondok antolatutako bidaiara, eta Rajasthango lau herri eta hiri ezagutu dituzte. Berehalakoan ahaztuko ez duten esperientzia izan da guztientzat. Puskhar 5.000 laguneko herri txiki, lasai eta nekazaritik, Delhiko eromenera, 15 miloi lagun, trafiko, bozina hots, behi, obra... Jodphur hiri lasaieko elefantearen festatik, Jaisalmerreko desertu-bazterrera: desertuko jendea, jantzi bereziak, turbanteak, ehiztari ezagunak...
«Bozina hots, burrunda eta eromenean, lasai bizi dira»
Aritz Arrondok ederki ezagutzen du India. Dagoeneko lau bidaia baino gehiago egin ditu hara, eta erabat txunditu du bizimoduak. «Batetik bestera ibili naiz han, mendialdea, bailarak... jendea lasaiago bizi da han. Hirian ere, bozina hots, burrunda eta eromenean, patxada transmititzen dute».
Aritz Arrondok prestatzen du bidaia eta azpiegitura. «Aritzekin oso erraza izan da dena. Oso ondo moldatzen da egoera guztietan, eta horrez gain, dena prestatua zeukan. Bidaia, lekuak, hotelak...». Nagore Legarretak egin ditu irakasle lanak, eta argazki esperientzia bikaina izan da, berak dioenez. «Batzuk oso argazkitara joan dira, eta beste batzuk oso bidaiara. Denentzat aberasgarria izan da».