Kontzentrazioa eta sinadura bilketa, gaur iluntzean

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 8a, 01:00

Errepresaliatuak etxera lelopean enkartelada deitu dute gaur Hernaniko preso eta iheslari politikoen senideek, 20:00etan abiatuta. Euren senideen eskubideak urratuta jarraitzen dutela eta, kalera ateratzen jarraituko dutela diote, eta herritarrak gonbidatu dituzte, bat egitera. Bestalde, Sevilla IIko es­petxean borrokan daude euskal presoak, tartean, Gurutz Agirresarobe. Añorgatarra izanda ere, herritar bezela hartzen dute. Hori horrela, sinadura bilketa egingo dute enkarteladak irauten duen bitartean, Plazan bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!