Bederatzi pelota partidu jokatuko dituzte gaur Hernaniko pelotariek. Infantiletan, nabarmentzekoak, hiru: Oiartzunen (19:15), Salaberriak eta Gorostidik Oiarperen kontra jokatuko dute, banaka; eta Hernanin (20:00), Ezeiza IIak Aurrera Saizen kontra. Hiru pelotariek dute azken fasera pasatzeko aukera eta garaipena behar dute horretarako. Jubenil mailan, Cisneros eta Rodriguezek Gallurrerantzen kontra jokatuko dute Zaldibin (19:30); eta seniorretan, Oiaga eta Esnaolak Bergararen kontra Hernanin (20:00). Bi bikoteek orainarteko partidu guztiak irabazi dituzte, eta azken fasera sailkatzeko horri eutsi behar diote. Gainerako partiduak: Infantiletan, Oiarpe/Macicior Oiartzunen eta Leiza/Oiarpe Hernanin. Kadetetan, Gazteleku/Arizmendi-Urruzola Andoainen (20:30). Seniorretan, Etxenike-Etxegoien/Beloki, Hernanin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!