Maria Pilar de Simon hil da.

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 8a, 01:00

Atzo hil zen Maria Pilar de Simon Orbegozo hernaniarra, 88 urte zituela. Herrian oso ezaguna zen De Simon, udaletxean lan egin baitzuen 44 urtez (1946-1990), eta zazpi alkateren idazkaria izan baitzen: Azkue, Agirre, Altuna, Iruin, Uria, Mendiola eta Ezponda. Udaletxearekin oso lotuta egon zen bizitza guztian, eta baita Benefizentziarekin ere. Argazkian, ezker-eskubi, sei alkaterekin: Iruin, Altuna, Ezponda, De Simon bera, Agirre, Mendiola eta Uria.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!