Beharrak zein diren aztertuta, bihar hasiko dira etorkizuneko plana egiten

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 8a, 01:00

Ariketa fisikoa egiteko ze behar ditu Hernanik? Bihar hasiko dira erabakitzen, etorkizunean zer egin. Aurreko hilean aztertu egin zuten Hernanin zer hobetu litekeen ariketa fisikoa egiteko. Hori kontuan hartuta, plan bat osa­tuko dute datozen bi larunbatetan: bihar erabakiko dute plan hori egiteko ze irizpide hartuko diren kontuan. Datorren larunbatean, plana zehaztuko dute. Bi bilerak goizeko 09:30etan, Biterin.

Ariketa fisiko asko egiten dute hernaniarrek
Ondorio asko atera dira urriko bi bileretan. Bi egunetan 25na lagun inguru elkartu dira, elkarteak edo norbere burua ordezkatzen, eta parte hartzearekin gustora dira antolatzaileak. Ondorio na­gu­sietako bat: Hernanin ariketa fisiko asko egiten dela: 21 kirol-elkarte daude Her­nanin, eta 26 kirol federatu egiten dira. Kiroldegiak urtean 300.000 sarreratik gora izaten ditu; egunean 1.186 pertsona egunean (astelehenetik ostiralera). Eta kiroldegiaz gain, era bateko edo besteko 40 kirol ekipamendu badira Hernanin.

Beharrak, bai instalazioek eta bai talde ezberdinek
Kirola egiteko aukerak zein diren ikusita, beharrak zein diren ere aztertu dute. Ba­tzuk aipatzeagatik: kiroldegiko fron­toiko gradetan erdiko zuloa tapatzea, bizikleta  sarean ez dago jarraipenik Donos­tiara adibidez, Gabriel Zelaia­ko pistak itxita, korrika egiteko bideetan gauez argi nahikorik ez, kiroldegia zaharkitua eta irisgarritasun arazoak dituena, igerilekuak haunditu eta hobetu beharra, ikastolako edo institutuko gimnasioak erabili ahal izatea...
Etorkizuneko beharrak zein izan litezkeen ere aipatu da bileretan: dagoena konpartitu beharra, eta hobetu beharra, Atsegindegi kirolizatu beharra... 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!