Mendian orientatzen ikasteko ikastaroa antolatu du AEKk, Zilegi Eskolen barruan. Igor Irazusta Pituk emango ditu ikastaroak, datorren astean: astelehenean teorikoa, 19:00etan Biterin, eta larunbatean praktikoa, 09:00etan Akolan. Ikasiko dituztenak: meridianoak eta paraleloak, maparen eskala, sinbologia, altuera kurbak, deklinazio magnetikoak: koordenadak. Iparrorratza, altimetroa eta GPSa erabiliko dituzte. Apuntatzeko, astelehen goiz arte dago epea: zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!