Oinezko ibilbide gidatua, Larre-Gainetik Saratsetako lepora, igandean

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 7a, 01:00

Datorren igandean oinezko ibilbidea egingo dute Larre-Gain sagardotegitik Saratsetako lepora, naturarekin gozatzeko asmoz. Gipuzkoako Parketxeak antolatzen du ibilia, eta azalpenak emango dituzte ibilbidean zehar, naturaz gozatu eta ikusteko, etekina urteetan nola atera zaion. Lurrari kasu eginez izena jarri diote ibilaldiari, «nekazariek eta abeltzainek beren ezagutza nola erabil-tzen duten erakutsiko da». Ordutegia: 10:30etatik 13:00era. Prezioa: helduek 5 euro eta 5-12 bitartekoek 3 euro. Apuntatzeko: arditurri@gipuzkoamendizmendi.net edo 943 49 45 21
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!