Wukro-Etiopia hitzaldia bihar, Azaro Kulturala hasteko

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 7a, 01:00

Urtero bezala ekitaldiz bete dute azaroa Goizuetan. Hitzaldiarekin hasi, eta Azienda eta Artisau Feriarekin bukatuko dute hilaren azkenean.

ostiralean hasi eta hilaren azkenean bukatuko dute Goizuetan Azaro Kulturala. Hamabost ekitalditik gora antolatu dituzte, hitzaldi, mu­sika, bazkari eta abarrekin. Wukro-Etiopiari buruz ariko dira bihar, 19:30etan, Ganba­ran. Angel Olaran hernaniarra Etio­pian egiten ari den lana azalduko dute, Euskal Herriko eta munduko hainbat herritarren lagun­tzarekin. Larunbatean lau ekitaldi dituzte. Arrain Zopa nola egin, edo mus eta truk txapelketa, adibidez. Igan­dean, Jubilatuen Egu­nean, pilota partiduak eta bazkaria. Hortik aurrera ekitaldirik ez da faltako, hilaren bukaeran Azienda Feriarekin bukatu arte.

Goizuetako Azaro Kulturala 2013

Azaroak 8, ostirala
19:30 Hitzaldia: Wukro-Etiopia. Ganbaran.

Azaroak 9, larunbata
10:30 Tailerra: umeak eramateko zapia eta pixoihalak. Maitemaitieko kideen eskutik. Dantzatako lokalean.
11:00 Ikastaroa: Arrain Zopa nola egin. Elkartean.
16:00 Mus eta Truk txapelketa.
17:00 Jostailuak: erakusketa eta hitzaldia. Eskolako jangelan.

Azaroak 10, igandea
Arratsa bitarte.  Jubilatuen Eguna. Pilota partiduak, bazkaria...

Azaroak 15, ostirala
19:30 Hitzaldi musikatua: ‘Baga, biga, higa’. Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta, euskal musikari buruz. Gaztetxean

Azaroak 16, larunbata
Egun osoan. Umore-Ona Eguna. Bilboko abesbatza, pilota partiduak, kantu poteoa, bazkaria, futbito partidua, dantzariak, afaria...

Azaroak 22, ostirala
19:30 Xalto saria. Bertso poteoa, afaria elkartean, bertso finala.

Azaroak 23, larunbata
16:30 Herri lasterketa: ‘Euskaraz bizi nahi dut’. Plazan.
19:30 Film dokumentala: ‘Nagore’. Ganbaran.

Azaroak 24, igandea

09:00 Goizueta ezagutzen. Mendi buelta: Kixulabeak.   

Azaroak 25, astelehena
19:00 Elkarretaratzea emakumeenganako indarkeriaren kontra. Plazan.

Azaroak 29, ostirala
20:00 Bertso ikuskizuna: ‘Bi bala’. Gaztetxean.

Azaroak 30, larunbata

Egunean zehar. Feria: azinda, artisau, eta nekazaritza produktuak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!